XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZKENAK IZANGO DIRA AURRENAK

- Hi, Joxerramon, zenbat bale hori dituk?

- Horia bakarra, baina, gorrietakoak bost badizkiat eta urdinetatik lautxo....

- Hik zertarako dituk? Sal iezazkidak, Joxerramon.

- Saldu? Ederki eman ere! Gero, saria zeratik jasoko diat!....

- Saria? Ez dezakala sari ametsik egin, motel.

Lukainka liburu jale horrek zortzi bale hori badizkik eta horri saria kenduko dionik ez zegok.

- Arrazoi duk; baina, hik zertarako nahi dituk?.

- Horra, egia garbi esan: aitak esan zidak, ikastaro bururako bi bale horiren adinakoa eramaten ez bazioat, hamabost egun giltzapeturik eukiko omen natxiok.

- Antzematen al diok orain neure larritasunari? Hau ikaragarria duk, Joxerramon.

- Txautu (1) haute, Lontxo.